Carla Simón zinegilearen Estiu 1993 ederrak film, zuzendaritza, gidoi, taldeko emakumezko aktore (Bruna Cusí) eta muntaketa (Ana Pfaff eta Didac Palou) onenaren Gaudí sariak jaso ditu bart gauean egin duten ekitaldian. Agustí Villarongaren Incerta glòria lanak, aldiz, sari teknikoagoak jaso ditu, zortzi orotara.

Premis-Gaudi-Zinea-2018

Zinemaren Akademiak Katalanak hamargarrenez banatu ditu Premis Gaudí sariak bart gauean Bartzelonako Auditori del Fòrum aretoan egindako ekitaldian, eta galak kutsu politiko eta aldarrikatzaile nabarmena izan du, David Verdaguer aurkezlearen hitzetatik hasi eta gonbidatu esanguratsuen hutsuneraino. Horrez gain, zinemagintza katalanean eragin zuzena izan dute TV3 telebista katearen finantza-egoerak eta ikus-entzunezko operadoreei ezarritako zergaren deuseztapenak, Kataluniak bizi duen egoera politiko gorabeheratsuaren erakusle.

Proposamenei zegokienez, Incerta glòria eta Estiu 1993 ziren faborito nagusiak, 16 eta 14 hautagaitzaekin, eta ekitaldiko protagonista nagusia bigarrena izan da, sari gutxiago jaso dituen arren, garrantzitsuenak bereganatu dituelako.

Ondorengoa da palmaresa, osorik:

  • Film onena: Estiu 1993, Carla Simón
  • Zuzendaritza onena: Carla Simón, Estiu 1993
  • Gidoi onena: Carla Simón, Estiu 1993
  • Emakumezko aktore nagusi onena: Núria Prims, Incerta glòria
  • Gizonezko aktore nagusi onena: David Verdaguer, Tierra firme
  • Taldeko emakumezko aktore onena: Bruna Cusí, Estiu 1993
  • Taldeko gizonezko aktore onena: Oriol Pla, Incerta glòria
  • Katalana ez den hizkuntzetan errodatutako film onena: Tierra firme, Carlos Marques-Marcet
  • Dokumental onena: La Chana, Lucija Stojevic
  • Telebistarako film onena: La llum d’Elna, Sílvia Quer
  • Animaziozko film onena: Tadeu Jones 2: el secret del rei Mides, Enrique Gato eta David Alonso
  • Zuzendaritza artistiko onena: Llorenç Miquel, The Bookshop
  • Ekoizpen zuzendaritza onena: Aleix Castellón, Incerta glòria
  • Muntaketa onena: Ana Pfaff eta Didac Palou, Estiu 1993
  • Jatorrizko musika onena: Alfonso Villalonga, The Bookshop
  • Argazki onena: Josep M. Civit, Incerta glòria
  • Jantziteria onena: Mercè Paloma, Incerta glòria
  • Soinu onena: Fernando Novillo, Xavier Mas eta Ricard Galceran, Incerta glòria
  • Ikusizko efektu onenak: Manuel López Egea eta Bernat Aragonés, Incerta glòria
  • Makillaje eta ile-apainketa onena: Alma Casal, Incerta glòria
  • Europako film onena: Dunkirk, Christopher Nolan
  • Ohorezko Gaudí saria: Mercedes Sampietro
  • Ikusleen saria: La llamada, Javier Ambrossi eta Javier Calvo