IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak atzo, urtarrilak 23, egin zuen urteko Ohiko Batzar Orokorra, eta elkartearen zuzendaritza-batzorde berriaren berregituraketa onartu zuten. Txintxua Films ekoizpen etxeko Marian Fernandezek ordeztuko du Joxe Portela presidente karguan.

Marian-Fernandez-Txintxua-IBAIA-Zinea-02

11 urteren ostean, Abra Prod ekoizpen etxeko Joxe Portela ekoizleak IBAIAko presidente kargua utziko du, eta presidenteorde izango da aurrerantzean. Bere ordez, Marian Fernandez Pascal izango da zuzendari berria.

Ibilbide luzea du zinemagintzan, gurean zein nazioartean saritutako proiektuen ekoizpenaz arduratu baita, eta 2008an Txintxua Films sortu zuenetik, Amona Putz! (Telmo Esnal, 2009), Bertsolari (Asier Altuna, 2011), Zela Tovke (Asier Altuna, 2013), Hubert Le Blon-en Azken Hegaldia (Koldo Almandoz, 2014), Soroa (Asier Altuna, 2014), Amama (Asier Altuna, 2015), Sipo Phantasma (Koldo Almandoz, 2015) eta Dantza (Telmo Esnal, 2018) bezalako proiektu anitz eta interesgarriak ekoitzi ditu.

Fernandezekin batera, Joxe Portela presidenteordea, eta beste zazpi kide ariko dira batzordean: Ricardo Ramón González (Dibulitoon), Fernando Sa (esRec), Iñaki Gomez (Irusoin), Sabin Uriarte (K2000), Koldo Zuazua (Kowalski Films), Miren Berasategi (Lotura Films) eta Jose Luis Rubio (Rec Grabaketa Estudioa).