Zornotzako KINE Zineklubak otsaileko programazioaren berri eman du. Heltzea eta beste arazo batzuk jarri diote izena hiru filmekin ondutako emanaldi sortari: The Disaster Artist (James Franco, 2017), Julia Ist (Elena Martín, 2017) eta Tierra firme (Carlos Marques-Macet, 2017). Gaztarotik heldutasunera arteko pausuak irudikatzen dituzte hiru lanek.

Pelikula berriak dira, kritika bikainak jaso dituztenak, jaialdietan lehiatu direnak (baita sariak eskuratutakoak ere), eta nork bere bidea egitearen garrantzia dute aztergai. Emanaldiak astearteetan egingo dituzte, ohi bezala, 20:15ean Zornotzako KINE Zineklubean.

Ondorengoa da, beraz, otsaileko programazioa:

  • Otsailaren 6an, The Disaster Artist (James Franco, 2017) komedia estatubatuarra.
  • Otsailaren 13an, Julia Ist (Elena Martín, 2017) drama katalana.
  • Otsailaren 20an, Tierra firme (Carlos Marques-Marcet, 2017) komedia katalana.