FICMA jaialdiko lanak Artiumen izango dira ikusgai datozen asteetan

FICMA Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 24. edizioko lanak Gasteizko Artiumen eskaintzen ari dira urtarrilaren 9az geroztik, eta hilaren 25era arte, ingurumenarekiko errespetuzko aldaketa sozialaren inguruko hausnarketa sustatzen duten bederatzi film eskainiko dituzte. Blanca de la Torre arte komisarioak, halaber, arteak klima aldaketaren aurrean izan dezakeen funtzioaz hitzaldia eskaini du.

Ficma-Zinea-01

Ingurumenaren arloko dokumentalen FICMA jaialdi katalana erreferente bilakatu da nazioartean; alor honetako festibalik zaharrena da, gainera. Entretenimendua hausnarketa bihurtzea du helburu, gizartea pixkanaka eraldatzen joateko, eta horretarako kulturaren, zinemaren eta ikus-entzunezkoen industriak baliatzen ditu.

Jaialdiaren 24. edizioa azaroaren 2tik 9ra egin zuten Bartzelonako Gasaren Museoan, eta hamabosgarrenez, festibalean aurkeztuko lanak Gasteizen izango dira ikusgai. Emanaldiak Artiumen egiten ari dira aurten aurrenekoz hilaren 9az geroztik, eta urtarrilaren 25era arte, beste sei dokumental eskainiko dituzte, ondorengoak:

  • Urtarrilak 16, asteartea

The Valable Waste (Adesoji Adeyemi-Adejolu, 2016) eta Straws (Linda Booker, 2017)

  • Urtarrilak 18, osteguna

The Last Harvest (Tina-Marie Qwiberg, 2017)

  • Urtarrilak 23, asteartea

El secreto del bosque (Antonio Grundfeld Rius, 2016) eta El hombre de agua dulce (Álvaro Ron, 2017)

  • Urtarrilak 25, osteguna

Greed – A Fatal Desire (Jörg Seibold, 2016)

Emanaldien aurretik, 19:00etan, Artiumek aukeratutako ingurumen gaiekin lotutako artelan bat ikusteko aukera izango da. Bisita gidatuak egingo dituzte, eta horietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea. Proiekzioetarako, aldiz, sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude