2017an izandako arrakastaren ostean, Ver el sonido, oír el pensamiento zikloa indarberrituta itzuli da BilbaoArte Fundaziora. Gaur hasi eta otsailaren 16ra bitarte, musika izarrak hizpide hartuta, sei emanaldi eskainiko dituzte ostegun eta ostiralero 19:00etan Art House Zineman.

Logikari kontra eginez, zinegile batek musikariren baten bizitzaz aritzea erabakitzen duenean, ez da emaitza erakargarri bat lortzen, ez zinemazaleentzat, ezta musikazaleentzat ere. Aldiz, mesfidantza da nagusi diskurtsoan”. Premisa honek sor ditzakeen aurreiritziei kontra eginez antolatu zuten iaz musika dokumentalei eskainitako zikloa BilbaoArten, eta aurten ere, ikuspuntu berberari tinko eutsiz, formatu eta eduki ezberdinetako sei lanek osatutako egitaraua prestatu dute. Jim Morrison eta The Doors taldea, CSN&Y, Joy Divison… izango dira, besteak beste, protagonistak otsailaren 16ra bitartean.

Ver el sonido, oír el pensamiento II zikoak funtsezko ideia bati eusten dio: soinua ikustarazteko irudiak jarri ahal izatea, eta sorkuntza sustatzea ahalbidetu duten pentsamenduak entzuteko hitzak ezartzea. Hau da, musikatik haratago sakontzea, sortzaileen emozioak ezagutaraztea.

Hona egitaraua:

  • Urtarrilaren 11n (osteguna) eta otsailaren 16an (ostirala): Searching for Sugar Man (Malik Bendjelloul, 2012)
  • Urtarrilaren 12an (ostirala) eta 18an (osteguna): When You’re Strange (Tom Dicillo, 2009)
  • Urtarrilaren 19an (ostirala) eta 25ean (osteguna): Joy Divison (Grant Gee, 2008)
  • Urtarrilaren 26an (ostirala) eta otsailaren 1ean (osteguna): God Help the Girl (Stuart Murdoch, 2013)
  • Otsailaren 2an (ostirala) eta 8an (osteguna): CSNY Dèjá Vu (Neil Young, 2008)
  • Otsailaren 9an (ostirala) eta 15ean (osteguna): Tournée (Mathieu Amalric, 2010)

Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dituzte, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrera doakoa da, toki guztiak bete arte.

Informazio gehiagorako, sartu BilbaoArte Fundazioaren atarian.