Yelmo etxeak hartuko ditu Arteako zinemak

Leioako Artea merkataritza-guneko 2.219 eserlekuko zinema aretoak bere gain hartuko ditu Yelmo etxeak, Cinesak aretoen alokairuagatik 1998az geroztik indarrean zuen kontratua amaitu ostean. Otsailaren 4an itxiko dituzte zinemak, eta egokitzapenak egingo dizkiete ikus-entzuleak erakartzeko.

Artea-Leioa-Zinea

El Correo egunkarian Luis Gómez kazetariak dioenaren arabera, Wanda taldearen baitako Cinesa enpresak kontratua berritzeko asmoa azaldu zion Artea merkataritza-gunearen jabe den Metroparqueri, baina honek uko egin zion, “eskaintza hobetzearen aldeko apustua” egin nahi baitzuten. Horregatik, sektorean “liderra” den Yelmo enpresarekin egin dute hitzarmena.

Arteako zinema aretoa batuta, Yelmok 4.760 eserleku izango omen ditu aurrerantzean Bizkaian, eta lurraldeko enpresarik indartsuena izango da hala. Gasteizen, Barakaldon, Donostian, Usurbilen, Irunen eta Errenterian, besteak beste, dituzte aretoak.

Datozen hiletan berrikuntza nabarmenak egingo dituztela azaldu du Arteak, aretoak modernizatu eta teknologia berria ezartzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude