Charles Chaplin omenduko dute urtarrilaren 11tik martxoaren 22ra Bilbon. Hamasei filmez osatutako zikloan, Charlot pertsonaiaren bidez mundu osoko hainbat belaunaldirentzat ikono bilakatu den figura ahaztezina berreskuratzeko aukera izango da ostegunero Azkuna Zentroko Zinematekan

XX. mendeko zinemaren historiaren gailurrean dago Charles Chaplin britainiarra, izan ere, ikusle zein kritikaren miresmena uztartzen asmatu zuen. Hala, aktore, musikagile eta muntatzaile lanetan aritu zen zinegilearen ibilbide luzeari errepasoa eskainiko diote Bilbon. Zikloaren aurretik, abenduaren 28an, The Kid (1921) filma ere proiektatu zuten Pablo Llamas piano-jolearen zuzeneko musikarekin.

Hona zikloaren egitaraua:

Urtarrilaren 11n: A Dog´s Life (1918, 40’) eta Shoulder  Arms (1918, 46’)

Urtarrilaren 18an: Sunnyside (1919, 40’) eta A Day’s Pleasure (1919, 25’)

Urtarrilaren 25ean: The Idle Class (1921, 32’), Pay Day (1922, 28’) eta The Pilgrim (1923, 47’)

https://youtu.be/ila4DXWcDQU

Otsailaren 1ean: A Woman of Paris (1923, 84’)

Otsailaren 8an: The Gold Rush (1925, 95’)

Otsailaren 15ean: The Circus (1928, 72’)

Otsailaren 22an: City Lights (1931, 81’)

Martxoaren 1ean: Modern Times (1936, 89’)

Martxoaren 8an: The Great Dictator (1940, 128’)

Martxoaren 15ean: Limelight (1952, 145’)

Martxoaren 22an: A King in New York (1957, 100’)

Emanaldi bakoitza bi txandatan eskainiko dute (17:30ean eta 19:30ean), eta jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin, izango dira ikusgai filmak. Sarrerak 4,5 euro balio ditu (3,5 euro AZ txartelarekin) eta zinemako txarteldegian zein webgunean eskura daitezke.

Informazio gehiagorako, sartu Azkuna Zentroaren atarian.