Zinema eta zientzia uztartuko ditu ‘Hor kanpoan’ zikloak

Donostian egoitza duen Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center ikerketa-zentroak eta Bilboko Azkuna Zentroak elkarlanean antolatu dute zinema eta zientzia batuko dituen Hor kanpoan zikloa. Emanaldiak ostegunean, urtarrilak 11, abiatuko dituzte Donostian, eta otsailean Bilbon. Orotara hamar film proiektatuko dituzte, martxora bitarte.

Hor-kanpoan-Zinea-01Zientzia fikzioaren historian nahitaezkoak diren lanak zientzialari entzutetsuen laguntzarekin ikusteko aukera eskainiko du aste honetan bertan Tabakaleran abiatuko duten Hor kanpoan zikloak. Izan ere, zientzailariek filmetan ageri diren gako zientifikoak azalduko dituzten emanaldian, eta horrek ikus-entzunezkoak ulertzen lagunduko die ikusleei.

Programatuko dituzten filmen artean, 50eko hamarkadako film klasiko batzuk, zein azken urteetako zinetzia-fikziozko film arrakastatsuak ageri dira, hala nola, 2015ean efektu berezi onenen Oscar saria jaso zuen Interestellar (Christopher Nolan, 2014) laudatua, The Day the Earth Stood Still (Robert Wise, 1951) klasikoa, estralurtarrei buruzko Alien (Ridley Scott, 1979) eta E.T (Steven Spielberg, 1982) ezinbesteko filmak, edota Donostia Zinemaldiko Perlak sailean ikusgai izan genuen Arrival (Denis Villeneuve, 2016) lan interesgarria.

Film guztien zerrenda ikusteko, sartu Euskadiko Filmategiaren webgunean. Donostiako emanaldiak Tabakaleran egingo dituzte, ostegunetan, urtarrilaren 11n hasitan, eta Bilbokoak Azkuna zentroan otsailean abiatuko dituzte emanaldiak.

Zientzialarien aurkezpenak

Lehen saioa aurkezteko, eta Interstellar filmaren gakoak azaltzeko, Pedro Miguel Etxenike fisikaria gonbidatu dute emanaldira. Ondorengo proiekzioetarako ere izen handiko zientzialariak deitu dituzte, hala nola, Juan Ignacio Cirac fisikari katalana, Rafael Yuste Etxe Zuriko BRAIN proiektuaren ideologoa eta Agustín Sánchez-Lavega fisikari bilbotarra.

Horrez gain, Donostiako eta Bilboko DHBko ikasleentzako emanaldiak ere egingo dituzte. The Martian (Ridley Scott, 2015) izango dute ikusgai, eta EHUko Zientzia Planetarioen taldeko zientzialariek hartuko dute parte planeta gorriaren ikerketa azaltzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude