Martxan da FAS zineklubaren lehen hiruhileko programa

2018ko lehen hiruhilekoari ekingo dio gaur Bilboko Cineclub FASek Krzysztof Kieślowski zuzendari poloniarraren Przypadek (1981) filmarekin. Mario Pardo aktoreak aurkeztuko duen saioan, gainera, Violeta Trincadoren Zacarías (2017) film laburra proiektatuko dute. Hala, martxoaren 20ra bitarte, asteartero film luze bana eskainiko dute 19:45ean El Carmen Aretoan (Indautxuko Enparantzan).

Horrez gain, Euskal Herriko film laburrak ikusteko aukera izango du hurbiltzen den orok Korten! zikloaren baitan. Sarrera orokorrak 5 euro balio ditu, baina ikasle zein langabeek 3 euroan eskuratu ahal izango dituzte.

Hona urtarriletik martxora arteko egitaraura (trailerrak ikusgai esteketan):

  • Urtarrilaren 9an: Przypadek (Krzysztof Kieślowski ,1981) eta Korten! zikloan Zacarías (Violeta Trincado, 2017).  Gonbidatua: Maria Pardo aktorea.
  • Urtarrilaren 16an: El bosque del lobo (Pedro Olea, 1970). Gonbidatua: Pedro Olea zuzendaria.
  • Urtarrilaren 23an: Glory (Kristina Grozeva, Petar Valchanov, 2016) eta Korten! zikloan Aprieta pero raramente ahoga (David P. Sañudo, 2017). Gonbidatua: Nacho Carballo, FICXixón jaialdiaren zuzendari ohia.
  • Otsailaren 6an: Belle Dormant (Adolfo Arrieta, 2016). Gonbidatua: Adolfo Arrieta zuzendaria.
  • Otsailaren 13an: Bacalaureat (Cristian Mungiu, 2016).
  • Otsailaren 20an: Demonios tus ojos (Pedro Aguilera, 2017). Gonbidatua: Pedro Aguilera zuzendaria.
  • Otsailaren 27an: Inxeba (John Trengove, 2017). Gonbidatua: Pau Guillén, Zinegoak jaialdiaren zuzendaria.
  • Martxoaren 6an: Una mujer fantástica (Sebastián Lelio,2017). Mugarik gabeko Ekonomilariekin eta Ekonomisten Euskal Elkargoarekin elkarlanean antolatutako saioa.

Informazio gehiago Cineclub FASen atarian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude