‘Kemena, Bilbotik Baionara igerika presoen alde’ dokumentala aurkeztu dute

Joan zen uztailean Paxkal Elgart amikuztarrak Getxotik Baionarako bidea igerian egin zuen hainbat etapatan. Balentriaren helburua euskal presoen aldeko aldarria egitea izan zen, eta trabesian hartutako irudiekin Kemena, Bilbotik Baionara igerika presoen alde dokumentala osatu du Eki Pagoagak. Egunotan aurkeztu dute lana, larunbateko, urtarrilak 13, euskal presoen aldeko manifestazioaren aurretik.

Kemena-Dokumentala-Zinea-03Getxotik Bakiora, Bakiotik Lekeitiora, handik Zumaiara, Zumaiatik Donostiara, Gipuzkoako hiriburutik Hondarribira, bertatik Biarritzera, eta Biarritzetik Baionara. Zazpi etapa orotara, Euskal Herriko kosta zeharkatzeko. Paxkal Elgartek euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko osatu zuen 180 kilometroko ibilbidea udan, uztailaren 7tik 14ra, Kemena proiektuaren baitan. Roberto Murgiondo aritu zen antolakuntza-lanetan, eta Eki Pagoagak dokumentala osatu du orduan hartutako irudiekin; Kanaldudek ere hartu du parte proiektuan.

Sarek deituta eta Prest gaude lelopean, euskal presoen aldeko urteroko manifestazioa larunbatean, urtarrilak 13, egingo dute Bilboko kaleetan, eta horren aurretik, dokumentala aurkezteko bira egin dute egunotan. Besteak beste Hondarribian, Lekeition, Donostian eta Zumaian egin dituzte lehen emanaldiak.

Ganbara datu-basean kontsulta dezakezue fitxa.