Beltzez jantzi dira aurtengo Urrezko Globoak

Sexu jazarpenaren aurkako kanpaina Urrezko Globoen alfonbra gorriraino heldu da bart, eta Los Ángeles hiriko Beverly Hilton hotelean banatu dituzten 75. Urrezko Globoetara joandako gonbidatuen gehiengoa, emakumezkoak zein gizonezkoak, beltzez jantzi dira Time’s Up kanpainarekin bat egiteko. Saria jaso osteko eskertza-hitzaldi gehienetan, halaber, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna aldarrikatu dute.

BEVERLY HILLS, CA - JANUARY 07: Director Martin McDonagh, actors Sam Rockwell, Frances McDormand, producers Graham Broadbent and Peter Czernin pose with the Best Motion Picture - Drama award for 'Three Billboards Outside Ebbing, Missouri' in the press room during the 75th Annual Golden Globe Awards at The Beverly Hilton Hotel on January 7, 2018 in Beverly Hills, California. (Photo by Venturelli/WireImage)

Azken hiletako salaketen ondotik, Hollywoodeko emakumeek bat egitea eta sexu jazarpenaren aurkako Time’s Up kanpaina eta funtsa abian jartzea ebatzi dute. Aste hasieran egin zuten iragarpena New York Times egunkarian, eta bart gaueko Urrezko Globoen sari banaketa ekitaldira ere eraman nahi izan dute protesta, industria eta sektore guztietako emakumeei ere dei egiteko.

Horregatik, galara joandako gonbidatuen gehiengoa beltzez jantzita azaldu da alfonbra gorrian, eta askok Time’s Up kanpainaren orratza zeramaten paparrean.

Hollywoodeko Atzerriko Prentsaren Elkarteak banatutako sariei dagokienez, filmen alorrean, Three Billboards Outside Ebbing, Missouri drama eta Lady Bird komedia izan ziren nagusi. Ondorengoa da palmaresa:

  • Drama film onena: Three Billboards Outside Ebbing, Missouri (Martin McDonagh)
  • Komedia eta musikal onena: Lady Bird (Greta Gerwing)
  • Zuzendari onena: Guillermo del Toro, The Shape of Water filmagatik
  • Emakumezko aktore onena, drama generoan: Frances McDormand (Three Billboards Outside Ebbing, Missouri)
  • Emakumezko aktore onena, komedia ala musikal generoan: Saoirse Ronan (Lady Bird)
  • Gizonezko aktore onena, drama generoan: Gary Oldman (Darkest Hour)
  • Gizonezko aktore onena, komedia ala musikal generoan: James Franco (A Disaster Artist)
  • Taldeko emakumezko aktore onena: Allison Janney (I, Tonya)
  • Taldeko gizonezko aktore onena: Sam Rockwell (Three Billboards Outside Ebbing, Missouri)
  • Animaziozko film onena: Coco (Lee Unkrich eta Adrián Molina)
  • Atzerriko hizkuntzetan errodatutako film onena: Eaus dem Nichts (Fatih Akin)
  • Jatorrizko gidoi onena: Three Billboards Outside Ebbing, Missouri (Martin McDonagh)
  • Soinu banda onena: Alexander Desplat (The Shape of Water)

Telebistako sariak ezagutzeko, sartu Urrezko Globoen orrialdean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude