Cinema Symphony Orchestra, gaur Euskalduna Jauregian

Out of Africa (Sydney Pollack, 1985), Gone with the Wind (Victor Fleming eta George Cukor, 1939), Back to the Future (1985), Gladiator (2000)… bezalako film ezagunen soinu-bandak eskainiko ditu gaur, urtarrilak 4, Cinema Symphony Orchestra ezagunak Bilboko Euskalduna Jauregian. Sarrerak 35 eta 37 euroan eskura daitezke.

Zinemako-Musika-Kontzertua-Bilbo-Zinea-02Zinezale eta musikazaleentzako zita garrantzitsua da gaurkoa, bi ordu eta erdiz, film klasiko eta arrakastatsu ugariren soinu bandak zuzenean entzuteko aukera izango baitute Euskalduna Jauregian. Zinemaren historian saritutako filmak dira gehienak, memoria kolektiboaren parte bilakatu direnak, baina baita azken urteetako ekoizpenak ere, hala nola, La La Land (Damien Chazelle, 2016), Harry Potter (Chris Columbus, 2001) eta Pirates of the Caribbean (Gore Verbinski, 2003).

Ekitaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude oraindik 35 eta 37 euroan. Aprobetxatu!