Zabalik da 11. Mendi Film Festival jaialdiko kartela aukeratzeko deialdia

Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak CVCEPhoto mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketa antolatu du aurten laugarrenez, eta iaz bezala, lehiaketa irabazten duen irudia Bilboko Mendi Film Festival jaialdiko irudia izango da. 2017an Christoph Jordaren Lighthouse lana izan zen irabazlea eta igaro berri den 10. edizioko kartela.

Mendi-Film-Festival-Kartel-Deialdia-02Donostiako Club Vasco de Camping elkarteak zabaldu berri du lanak aurkezteko epea, eta azken eguna 2018ko martxoaren 31 izango da. Irabazleak, 11. Mendi Film Festival jaialdiko kartela izateko ohorea ez ezik, 700 euroko diru-saria ere eskuratuko du.

Deialdia nazioarte osora zabaldu dute, eta parte-hartzea doakoa izango da. Irudian mendian egin daitekeen edozein kirol-jarduera erakutsi beharko da, motorizatu gabeko elementuekin egiten diren kirolak, hala nola, alpinismoa, eskalada, eskia, trekkinga, BTTa, espeleologia… Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki bidali ahal izango ditu, eta JPG artxiboaz gain, RAW formatuko artxiboa ere gordeta izan beharko du. Partaideak, noski, argazkiaren titularrak izan beharko dira, eta ezingo dute digitalki manipulatutako irudirik aurkeztu.

Bidalketa CVCEPhoto lehiaketaren orrialdetik bertatik egin behar da, egilearen datuak eta irudia bera atxikita. Animatu!