‘Paranormales’ film luzea errodatzen ari dira

AxelCasas aktore eta zuzendariaren lehen film luzea da Paranormales, komedia kostunbrista iluna, beldurrezko zinemaren elementuekin. Aurrekontu txikiko proiektua da, 2015ean crowdfunding kanpaina jarri baitzuten abian giza taldearen gastuei eta materialaren alokairuari aurre egiteko. Abenduan lehen zatia errodatu dute, eta urtarril amaieran bukatuko dituzte grabaketak.

Paranormales-Errodajea-Zinea-Ramon-Redondo

Filmeko protagonistak hiru mutil arrunt dira. Halako batean, ikerketa misteriotsuei buruzko telebistarako saio bat errodatu beharko dute, “mamu-harraparien” gisako reality bat, eta ikerlari eta aurkezle paperak egin beharko dituzte. Misterioa, mamuak, deabruak, izaki ezezagunak… denetik izango du filmak, baita komedia, drama eta sexua ere.

2015ean errodatu zuten lehen sekuentzia, eta 2016a gidoia osatzeko, aurrekontuak prestatzeko, finantzaketa planak osatzeko eta errodaje-plana egiteko baliatu zuten. 2017ko abenduaren 1ean jarraitu zuten errodajearekin, hiru bat astez, eta etenaldiaren ostean, abenduaren amaieran bukatuko dute.

Talde tekniko eta artistikoak lana kapitalizatu behar izan du proiektuak aurrera egin dezan, eta eragileek jarritako diru apurra, crowdfundingaren bidez lortutako 12.000 euroekin batera, baliatu dute filma garatzeko.

Interesa izanez gero, proiektuaren Facebook orrialdea bisita dezakezue.