‘Etorkizun inperfektua(k): Distopiak eta zinea’ zikloa, Gasteizen ere ikusgai

Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak elkarlanean antolatutako Nosferatu zikloa Gasteizko Montehermoso kulturunera heldu da. Aurtengoan Etorkizunn inperfektua(k). Distopiak eta zinea izango dute aztergai, eta emanaldiak apirilaren 25era arte luzatuko dira.

Ridley Scott zinegileak 1982an aurkeztu zuen Blade Runner entzutetsuarekin abiatu zituzten emanaldiak abenduaren 14an, eta aste honetan 1926ko Metrópolis (Fritz Lang) eskaini dute. Datorren saioa igandean bertan, hilak 24, egingo dute, John Halasen eta Joy Batchelorren Animal Farm (1954) animaziozko filma izango baita ikusgai, eta datorren proiekzioa urtarril amaierara arte atzeratuko da, hilaren 31n orson Wellesen Le Procès (1962) emango baitute.

Otsailean, martxoan eta apirilean bina emanaldi egingo dituzte, Donostiako zikloarekin bat eginez. Film klasikoak izango dira nagusi, tartean, François Truffauten 1966ko Fahrenheit 451 eta Michael Radforden 1984. Programatzaileek, dena den, aniztasuna bilatu dute, bai filmen jatorriari dagokionean, eta baita estiloei begira ere, eta 1927tik 2003ra bitarte ekoitzitako proiektuak hautatu dituzte, ia mende oso bateko ekoizpenaren erakusle.

Ondorengoa da datozen asteetako egutegia:

  • Abenduaren 24a, igandea, John Halas eta Joy Batcheloren Animal Farm (1954)

  • Urtarrilaren 31n, asteazkena, Orson Wellesen Le procès (1962)

  • Otsailaren 7an, asteazkena, Peter Brooken Lord of the Flies (1963)

  • Otsailaren 21ean, asteazkena, Jean-Luc Godarden Alphaville, une étrange aventure de Lemmy Caution (1965)

  • Martxoaren 7an, asteazkena, François Truffauten Fahrenheit 451 (1966)

  • Martxoaren 21ean, asteazkena, Woody Allenen Sleeper (1973)

  • Apirilaren 11n, asteazkena, Michael Radforden 1984 (1984)

  • Apirilaren 25ean, asteazkena, Michael Hanekeren Le Temps du Loup (2003)

Emanaldiak 19:30ean abiatuko dituzte, Ortuño aretoan.