Pedro Rivero bilbotarrak eta Alberto Vázquez coruñarrak zuzendutako Psiconautas, los niños olvidados animaziozko filma martxoaren 4an Hollywoodeko Dolby antzokian banatuko dituzten Oscar sariak eskuratzeko hautagaia da. Animaziozko filmen kategorian dauden 26 proiektuen artean dago Basque Films eta ZircoZine ekoizpen etxeen lana, eta abenduan estreinatuko dute AEBetan.

Donostia Zinemaldiko Greenpeacen Lurra saria, Annecy zinema jaialdiko sari nagusia, animaziozko film onenaren Goya saria eta beste hainbat garaikur, hemezortzi, orotara, irabazi ditu filmak 2015ean estreinatu zutenetik. Abenduan AEBetan estreinatuko dute Gkids banatzailearekin eskutik eta ingelesez bikoiztuta, eta bertako adituen arabera, 90. edizioko Oscar saria jasotzeko faboritoetako bat da.