EPE-APV Euskal Produktoreen Elkarteak urteko euskal ekoizpenen zati handi bat biltzen duen Basquezinema aldizkaria argitaratzen du urtero, eta aurtengo produkzioari dagokiona online kontsulta daiteke jada. Ekoitzitako film luze eta laburrak, produkzio fasean dauden proiektuak, eta zenbait euskal jaialdi bildu dituzte argitalpenean.

Basquezinema-2017-Zinea-02Paul Urkijoren Errementari, Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia, Ana Murugarrenen La higuera de los bastardos, Telmo Esnalen Dantza eta Victor Cabacoren Vitoria, 3 de marzo dira, besteak beste, katologoan ageri diren filmetako batzuk. Haien fitxa teknikoak eta sinopsiak ez ezik, filmetako irudiak ere baditu aldizkariak.

Urte osoko estreinaldien eta ekoizpen fasean dauden film guztien datuak bildu ez arren, oharkabean igaro diren zenbait film eta datozen urteetan helduko diren beste hainbat proiektu ezagutzeko aukera eskaintzen du. Sartu jarraian aldizkaria osorik ikustera.