Sailkatzen zailak diren ikus-entzunezko ekoizpen alternatiboak eskaintzen dituen Kaspa Hutsa film laburren XXI. maratoia azaroaren 24an egingo dute Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. Egun bakarrean egingo dituzte emanaldi guztiak, 19:15ean hasita, hiru ordu luzez, eta sarrerak bi euroan eskuratu ahal izango dira. Gernikako Skate-Black lagunek eta Gernikako Kultur Etxeak antolatutako ekimena aurkezteaz arduratuko da Rober Garay.

Pura-Caspa-02Aurtengo ekitaldian ere, azken urteotako film independente, fantastiko, dadaista, ganberro, gore, retro, vintage, eta azken batean, alternatiboak proiektatuko dituzte. Horrez gain, The Caspers taldeak kontzertu berezia eskainiko du, eta komikien zozketak, magia-ikuskizunak eta beste hainbat sorpresek osatuko dute arratsaldea.

Jaialdiaren aurreko ekitaldietan zinema sortzaile entzutetsuek hartu izan dute parte, hala nola,  Alex de la Iglesiak, Kepa Sojok, Nacho Vigalondok, Rubén Ontiverosek, Xabier Larrondok, Paul Urkijok eta Koldo Serrak.

Jarraian Kaspa Hutsa film laburren maratoian eskainiko dituzten ekoizpenen zerrenda:

  • Doctor Careta (David Pareja, 3 minutu)
  • Marga Ninja (Venga Monjas, 5 minutu)
  • Invictus (Rubén Ontiveros, 8 minutu)
  • Neorrealismo (Oscar Girón, 2 minutu)
  • Maricarmen (Manuel Bartual, 3 minutu)
  • Gameboyz (Danel Garay, 5 minutu)
  • Dos Salaos en Modo Random: Internet (Venga Monjas, 8 minutu)
  • Uno, dos y tres (Manuel Bartual, 3 minutu)
  • Fantasy dancers (Axel Casas, 4 minutu)
  • Padres en pelotas (Venga Monjas, 2 minutu)
  • CLASES de inglés con tío Josetxo 3 (Axel Casas, 3 minutu)
  • Ernesto Sevilla’s Captain Planet (Venga Monjas, 5 minutu)
  • Rincon rancio 3 (Axel Casas y Ronquete, 8 minutu)
  • Dos Salaos en Modo Random: Catfish (Venga Monjas, 6 minutu)
  • Trap vasco (Bocabeats Comedia, 2 minutu)
  • Samurai master (David Pareja, 3 minutu)
  • Si la vida fuera una red social (DiffferentEntertainment, 3 minutu)

Informazio gehiagorako sartu Gernika-Lumo webgunean.