Zinetika jaialdiaren II. ekitaldia antolatu dute Iruñean eta Donostian

Dantza eta Zinema batzen dituen Zinetika jaialdiaren II. edizioa ospatuko dute datorren astean, azaroaren 22 eta 23an Iruñean, eta 24 eta 25ean Donostian. Iruñeako Udaletxeak, Nafarroako Filmotekak, Dantzaguneak eta Tabakalera zinemak jaialdietarako duen ‘Gutun Zuriak‘ programak elkarlanean antolatuko dute erakustaldia, eta ikuspegi zinematografiko batetik gorputza eta kameraren arteko harreman anitzak aztertzea izango du helburu. Bost filmek osatuko dute Sail Ofiziala, eta beste horrenbestek Open Screen atala.

zinetika

 

Zinetika jaialdiaren II. edizoak bilduko dituen ekitaldi eskaintzak, besteak beste, Oskar Alegria kazetari eta zinegilearen parte hartzea izango du. Izan ere,  ‘Film bat, hiru plano’ masterclass berezia ematen izango da Nafarroako Filmotekaren zinema aretoan (azaroaren 22an) eta Donostiako Tabakaleran (azaroaren 24ean). Gainera, jaialdi osoan zehar ‘Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera’ tailerra antolatuko dute Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe) taldearen eskutik. Oskar Alegriaren masterclassean zein aipatutako tailerrean parte hartzeko, CV eta motibazio-gutuna bidali beharko dira, webgunean jada prest dagoen inskripzio fitxa bete ostean. Zinema eta dantzarekiko interesa duten horiei zabaldu die deialdia antolakuntzak, eta gehienez 15 pertsonek parte hartu ahal izango dute bertan.

.

Jaialdiaren egitaraua:

Iruñea, azaroak 22

  • 10:00 – 14:00. Kondestable jauregia

Kamera eta gorputza lantegia. Sra Polaroiska: Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera

  • 16:00 – 19:00. Nafarroako Filmoteka

Masterclass. Oskar Alegria: Film bat, hiru plano

  • 20:00. Nafarroako Filmoteka

Open Screen saila: Passage / 1180 and More / Separation

Sail Ofiziala: Migration / Passage / Vacuum / Carte blanche / Ceci n’est Magritte

.

Iruñea, azaroak 23

  • 10:00 – 14:00. Kondestable jauregia

Kamera eta gorputza lantegia. Sra Polaroiska: Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera

  • 19:00. Nafarroako Filmategia

Dokumentala. Ventanas adentro (Maite Bermúdez)

Zinetika programa. Atraksion / Jump / Lounge / Coup de grace / Ten Meter Tower

.

Donostia, azaroak 24

  • 10:00 – 14:00. Tabakalerako plato aretoa

Kamera eta gorputza lantegia. Sra Polaroiska: Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera

  • 16:00 – 19:00. Tabakalerako plato aretoa

Masterclass. Oskar Alegria: Film bat, hiru plano

.

Donostia, azaroak 25

  • 10:00 – 14:00. Tabakalerako plato aretoa

Kamera eta gorputza lantegia. Sra Polaroiska: Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera

  • 19:00. Tabakalerako plato aretoa

Open Screen saila: Reseyeo / Abismo

Sail Ofiziala: Migration / Passage / Vacuum / Carte blanche / Ceci n’est Magritte

Zinetika programa. Atraksion / Jump / Lounge / Coup de grace / Ten Meter Tower

 

Informazio gehiago Zinetika jaialdiaren webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude