Joan den ostiralean, azaroaren 11an, abiatu zen Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko XIX.Erakustaldia, eta azaroaren 19ra arteko epean luzatuko dira bere emanaldiak. Urteak dira jaialdiak bere bidea egiteari ekin zionetik, eta egun sortzen duen interesak erakusten du oraindik ere erreferente dela bere espezialitatean.  114 herrialdetako 3000 proposamen inguru jaso dituzte lehen aldiz, tartean Afganistan, Hego Korea eta Filipinar jatorriko lanak. Hauetatik 69 izan dira hautatuak, eta IKUSKA osatzen duten sail desberdinetan parte hartuko dute: hala Sail Ofiziala, Mintzalagun, Emea eta Anitza, Gauguasa eta, azkenik, jakin-mina eta beldurrari zuzendutako atala.

IKUSKA kartela

Orain arte ezagutu ditugun horiez gain, Ospatzen saila ere antolatuko dute aurten. KIMUAK bilduma osatzen duten film laburrei eskainiko zaio tarte hori, eta 9 pelikula proiektatuko dira. Mintzalagun sailari dagokienez, Oarsoaldeako Euskara Batzordeko Mintzalagun ekimenarekin elkarlanean prestatu dute aurten ere, eta inguruko euskaltegietako ikasleen botoekin euskarazko film labur onena saritzea du xede.

Era berean, nabarmentzekoa da ere Trintxerpeko mugak hautsi eta Pasai Donibanera itzuliko dela aurten jaialdia. Itsasmendi elkartearekin egindako lankidetzari esker,  atondu berri den Juanba Berasategi aretoak jasoko ditu lehiaketaren parte izango diren emanaldietako batzuk. Gainontzeko saioak, urtero lez, Trintxerpeko Alkateordetzan egingo dira.

Jaialdia bera eta programazioaren xehetasun gehiagorako, jo IKUSKA jaialdiaren gunera.