Argitaratu dituzte ‘Nosferatu’ zikloaren programa eta liburua

Donostiako Tabakaleran eskainiko duten Nosferatu zikloaren egitaraua eta honi buruzko liburua kaleratu berri dute. Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak urtero antolatzen duten Nosferatu zikloaren aurtengo gaia Etorkizun inperfektua(k). Distopiak eta zinea da, eta 2017ko azarotik 2018ko ekainera bitartean 24 film eskainiko dituzte.

nosferatu

Jatorri eta garai ezberdinetako zuzendarien filmak eskainiko ditu zikloak: Fritz Lang, Orson Welles, Jean-Luc Godard, Crhris Maker, George Lucas, George Miller, Michael Haneke zinegileenak, besteak beste.

Saio bakoitzeko sarrerak 3,50€ balio ditu eta Donostia Kultura – Sarrerak atarian eros daiteke, baita Tabakalerako informazio puntuan ere. Ziklorako abonuak (emanaldi guztiak eta bi liburu barne) 55€ balio ditu eta soilik Tabakalerako informazio puntuan eros daiteke.

Film guztiak Tabakaleran eskainiko dituzte, 20:00etan, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Jarraian programaren egutegi zehatza:

  1. urtea
  • Azaroaren 15ean: L’Atlantide (Jacques Feyder. Frantzia eta Belgika, 1921)

  • Azaroaren 22an: Metrópolis (Fritz Lang. Alemania, 1926)

  • Azaroaren 29an: Things to Come (William Cameron Menzies. Erresuma Batua, 1936)

  • Abenduaren 13an: La Jeteé (Chris Marker. Frantzia, 1962) eta Animal Farm (John Halas eta Joy Batchelor. Erresuma Batua, 1954)

  1. urtea

  • Urtarrilaren 17an: Le Procès (Orson Welles. Frantzia, Italia eta RFA, 1962)

  • Otsailaren 21ean: THX 1138 (George Lucas. AEB, 1971)

  • Martxoaren 21ean: Sleeper (Woody Allen. AEB,1973)

  • Maiatzaren 2an: Mad Max (George Miller. Australia, 1979)

  • Maiatzaren 9an: 1989 (Michael Radford. Erresuma Batua, 1984)

  • Maiatzaren 16an: They Live (John Carpenter. AEB, 1988)

  • Ekainaren 6an: The Matrix (Lana eta Lilly Wachowski. AEB, 1999)

  • Ekainaren 13an: Le Temps du loups (Michael Haneke. Frantzia, Austria eta Alemania, 2003)

Informazio gehiago Donostia Kultura webgunean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude