Donostiako Emakumeen Etxea Elkarteak, Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Emakumeek Egindako Zinemari buruzko Jardunaldiak antolatu dituzte aurten zazpigarrenez. Saioak azaroaren 13an, 14an eta 15ean egingo dituzte, eta Liliana Cavani gidoilari eta zuzendari italiarra omenduko dute.
Gai politiko eta sozialak ditu oinarri Cavani (Capri, Italia, 1933) zinegile eta gidoilariaren zinemagintzak. 1968an aurkeztu zuen bere lehen filma, Galileo, eta ostean etorri ziren I cannibali (1969), Milarepa (1973) eta Il portiere di notte (1974), ordura arteko film arrakastatsuena izan zena. Dena den, zinegilearen lan ezagunena Interno berlinese (1986) izan zen, Berlingo zinema jaialdian Urrezko Hartza eskuratzeko balio izan zion proiektua.
Emakumeek Egindako Zinemari buruzko Jardunaldietan, beraz, zinegile italiarraren zinemagintza izango dute aztergai. Bere hiru film proiektatuko dituzte 19:00etan Donostiako Antzoki Zaharrean:
- Azaroaren 13an, astelehena, Il portiere di notte (1974)
- Azaroaren 14an, asteartea, Al di là del bene e del male (1977)
- Azaroaren 15ean, asteazkena, La pelle (1981)
Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Informazioa zalbatzeko, hona eskuorria.