Dokumentalen Hilabetea antolatuko dute BilbaoArten azaroan

Dokumentalen Hilabetea (Mois du Doc) antolatuko dute azaroaren 13ik 27ra BilbaoArte Fundazioak eta Institut français elkarlanean. Bertan, bost dokumental frantses proiektatuko dituzte Art House  Zineman, doan (edukiera bete arte). Gai sozialak jorratuz, lehentasuna emango diote errealitatearekin harremanetan dagoen generoari. Zinema dokumentala gaur egungo gizartea irudikatzen duen ibilbide bizi eta iradokitzailea dela erakutsi nahi du BilbaoArtenantolatuko duten zikloak.

dokumnetalen-hilabetea

Jarraian Dokumentalen Hilabetea zikloan eskainiko dituzten filmen egitaraua:

Azaroaren 13an, 17:00etan eta azaroaren 27an, 19:00etan:

  • Swagger (Olivier Barbinet. Frantzia, 2016. Frantsesez eta gaztelaniazko azpitituluekin)

Azaroaren 13an, 19:00etan eta azaroaren 14an, 17:00etan:

  • Ce qu’il reste de la folie (Joris Lachaise. Frantzia, 2014. Frantsesez eta gaztelaniazko azpitituluekin)

Azaroaren 14an, 19:00etan eta azaroaren 20an, 17:00etan:

  • Le potager de mon grand-père (Martin Esposito. Frantzia, 2016. Frantsesez eta gaztelaniazko azpitituluekin)

Azaroaren 20an, 19:00etan eta azaroaren 21ean, 17:00etan:

  • Les pépites (Xavier de Lauzanne. Frantzia, 2016. Frantsesez eta gaztelaniazko azpitituluekin)

 

Azaroaren 21ean, 19:00etan eta azaroaren 27an, 17:00etan:

  • La sociologuet et l’ourson (Etienne Chaillou eta Mathias Théry. Frantzia, 2015. Frantsesez eta gaztelaniazko azpitituluekin)

Informazio gehiago Bilbao Arte Fundazioaren webgunean.