EHUko Arabako Campusean Cortada film laburren jaialdia egingo dute azaroaren 28tik abenduaren 2ra. XXI. edizioan 66 film labur lehiatuko dira Sail Ofizialean, eta proiekzioak Vital Fundazioa Kultur aretoan egingo dituzte. Estatuko fikzioak, animazioak eta dokumental laburrak eskainiko dituzte, baina euskal ekoizpenek eta film arabarrek ere tartea izango dute Gureak eta Hemengoak ataletan, hurrenez hurren.

Cortada-Irudia-2017-03Cortada film laburren jaialdia erreferente bilakatu da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean. Horren erakusle, aurten 1.590 film labur jaso dituztela antolatzaileek, iaz baino 312 gehiago, eta duela bi urte baino 1.000 lan gehiago.

XXI. edizioa, gainera, abenduaren 2ra arte luzatuko da. Hala, abenduaren 1eko Euskararen Eguna baliatuz, Euskal Zinemaren Eguna ospatuko dute egun horretan, eta Gureak saileko filmak zein EHUskarabanda Bideomaratoia lehiaketan aurkeztutakoak proiektatuko dituzte.

Egitaraua oraindik argitaratu ez badute ere, ondorengoa da Sail Ofizialean lehiatuko diren film laburren zerrenda:

Fikzioa:

  • Ángel caído (Fran Parra, 17 min)
  • Apropiación indebida (Ana María Ferri, 9 min)
  • Australia (Lino Escalera, 14 min)
  • El vestido (Javier Marco, 13 min)
  • Enemigos (David Muñoz Pantiga, 9 min)
  • Escalero (Javier Gomis, 11 min)
  • Escarabana (Sara Casasnovas)
  • La disco resplandece (Chema García Ibarra, 12 min)
  • Los hombres de verdad no lloran (Lucas Castán, 19 min)
  • Marta no viene a cenar (Macarena Astorga, 17 min)
  • Madre (Rodrigo Sorogoyen, 18 min)
  • Ni una sola línea (Victor Díaz Somoza, 17 min)
  • Tabib (Carlo D’Ursi, 8 min)
  • Talia (Toni Bestard, 21min)
  • The app (Julián Merino, 16 min)
  • Una casa en el campo (Chiqui Carabante, 10 min)
  • Un minuto (Javier Macipe, 8 min)
  • Vernon walks (Santiago Zannou, 12 min)
  • Vico Bergman (Checu León, Diego Pérez, 21 min)

Animazioa:

  • Contact (Alessandro Novelli, 8 min)
  • Deep (Marta Lafuente, 2 min)
  • Morning cowboy (Fernando Pomares, 15 min)
  • The neverding Wall (Silvia Carpizo,12 min)

Dokumentalak:

  • Cucli (Xavier Marrades, 16 min)
  • El mal (Víctor Cerdán, 13 min)
  • La pizca (Adán Aliaga, 11 min)
  • Los desheredados (Laura Ferres, 18 min)
  • Sub terrae (Nayra Sanz, 7 min)
  • The fourth kingdom (Alex Lora, Adám Aliaga, 14 min)

Gureak:

  • Acogida (Gaizka Urresti, 12 min)
  • Adarrak dantzan (Beatriz de la Vega, 9 min)
  • All I need is you (Aitor Oñederra, 4 min)
  • Aprieta, pero raramente ahoga (David P. Sañudo, 15 min)
  • Areka (Atxur Animazio Taldea, 7 min)
  • Ensayo de vida (María Reyes Arias, 20 min)
  • Lituania (Iker Arce, 20min)
  • Nuestro viejo y el mar (Lander Camarero, 30 min)
  • Nunca pasa nada (Javier Prieto, 7 min)
  • Plagan (Koldo Almandoz, 10 min)
  • Podeis ir en paz (Manuel Aguilar, 18 min)
  • Precious moments (Asier Iza, 9 min)
  • Tarde para el recreo (Pablo Malo, 20 min)
  • Versus (Demetrio Elorz, 8 min)

Horrez gain, Unilabur – EHUlabur eta Hemengoak ataletako film laburren zerrenda ikusteko, sartu atarian. Informazio guztia Cortada 2017 Vitoria-Gasteizko Film Laburren Jaialdiaren webgunean.