Kurdistanekin Elkartasun Ekimena plataformak Kurdistan begiratuz zinema kurduaren II. zikloa antolatu du. Azaroaren 6tik 20ra, hiru film luze eskainiko dituzte astelehenero Bilborock aretoan, 19:30ean, eta jarraian solasaldiari ekingo diote Kurdistango herrien berri ezagutzeko asmoz. Sarrerak 2,50 euroan eskura daitezke Bilborocken bertan.

Kurdistanekin Elkartasun Ekimena Euskal Herriko elkartasunezko hainbat erakunde internazionalista batzen dituen plataforma da. Sara, Jiyana min her ?er bû (mi vida entera fue una lucha) dokumentalak Sakine Cansiz iraultzaile kurduaren bizitza kontatuko du. Kurdistango Langile Alderdiaren sortzaileetariko bat izateaz gain, turkiar faxismoaren aurka altxatu zen lehen emakumeetako bat izan zen. 2013an Parisen erail zuten Turkiako zerbitzu sekretuko kideek.

Kurdistan-begiratuz

Radio Kobani filmak, bestalde, hogei urteko Dilovan gazteak Estatu Islamikoari aurre egiteko Kobani hirian irratsaio bat nola sortzen duen kontatuko du. Irratsaioan errefuxiatuak, borrokalariak eta poetak elkarrizketatuko ditu, bizitzari zentzua emango diotelakoan.

Azkenik, Suargi, 4 euskaldunen esperientzia Rojavan ekoizpenak gerratik haratago Kurdistanek bizi duen egoera ezagutzera doazen lau gazteren istorioa kontatuko du. Bizitzaz beteriko herri bateratu bat aurkituko dute, eta filmak gazte horien hausnarketak erakutsiko ditu.

Kurdistan-begiratuz

Jarraian duzue zikloaren egitaraua:

  • Azaroaren 6an, astelehena: Sara, Jiyana min her ?er bû (mi vida entera fue una lucha) (Dersim Zerevan, 2015. 95minutu. Kurdueraz eta gaztelaniazko azpitituluekin)
  • Azaroaren 13an, astelehena: Radio Kobani (Reber Dosky, 2016. 68 minutu. Kurdueraz eta gaztelaniazko azpitituluekin)
  • Azaroaren 20an, astelehena: Suargi, 4 euskaldunen esperientzia Rojavan (Xabier Ortiz de Urbina, 2017. 70 minutu. Euskaraz)