‘Errementari’ filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko ikusleen saria

Paul Urkijoren Errementari opera primak Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko ikusleen saria jaso du. Gaur bertan amaituko da jaialdiaren 28. edizioa, eta irabazleen artean, film labur onenaren epaimahaiaren saria jaso duen The Distant Sea (Nic Wessell) eta film luze onenaren Blogos de Oro saria eskuratu duen The Endless (Justin H. Benson) ageri dira.

Emanaldiz eta jardueraz beteriko beldurrezko eta fantasiazko zinemaren jaialadi oparoa amaierara heldu da. Gaur, azaroak 3, Jigsaw (Michael eta Peter Spierig anaiak, 2017) filma eskainiko dute Antzoki Zaharrean egingo dute itxiera ekitaldian, eta irabazleei sariak entregatuko dizkiete orduan.

Jaialdiko palmaresa, ostera, gaur goizean jakinarazi dute, eta Paul Urkijoren Errementari filmak film luze onenaren ikusleen saria eskuratu du. Harrera beroa izan zuen Patxi Errementaria euskal ipuin klasikoa oinarri duen proiektuak, eta ikusleek ez ezik, kazetariek ere kritika onak egin zizkioten. Jarraian Mikel Zumetak egindakoa irakur dezakezue.

Errementari-Saria-Fantasia-Beldur-Astea-01

Ondorengoa da 28. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko palmaresa:

  • Ikusleen saria, film luze onenari: Paul Urkijoren Errementari
  • Ikusleen saria, film labur onenari: Daniel Rübesamen When Demons Die
  • Ikusleen saria, animaziozko film labur onenari: Britt Raesen Catherine
  • Ikusleen saria, Espainiako film labur onenari: Pinto & Cayeren RIP
  • Epaimahaiaren saria, film labur onenari: Nic Wassellen The Distant Sea
  • Epaimahai gaztearen saria, film labur onenari: Daniel Rübesamen When Demons Die
  • Film labur fantastiko onenaren Zilarrezko Melies saria: Ben Steinerren Claker Man
  • Blogos de Oro saria, film luze onenari: Justin H. Bensonen The Endless
  • Syfy saria film labur onenari: Pinto & Cayeren RIP
  • Fanzine onenaren saria: La valla