Zornotzako KINE Zineklubak azaroko egitaraua kaleratu du

Zornotzako KINE Zineklubak azaroan antolatuko dituen ekitaldien egitaraua kaleratu berri du.  Hilero bezala, asteartero film bana eskainiko dute 20:15ean, Zornotza Aretoan. Horrez gain, azaroaren 23rako Berdintasun Berbaldien III. edizioa prestatu dute Zornotzako Berdintasun Sailarekin lankidetzan. Saioak esparru ezberdinetako emakumeen arteko elkarrizketa izango du ardatz. Moda izango da aurtengo gaia, eta  Saioa Goitia eta Ane Hernando gonbidatuak, biak ere modaren alorreko profesionalak, hurbilduko dira saiora.

Jarraian azaroko egitaraua:

  • Azaroaren 7an: Chavela (Catherine Gund eta Daresha Kyi. AEB, 2017. Dokumentala. 90 min)

  • Azaroaren 14an: Rara (Pepa San Martín. Argentina, Txile, 2017. Fikzioa. 93 min)

  • Azaroaren 21ean: Sicixia (Ignacio Vilar. Espainia, 2016. Fikzioa. 98 min)

Filmaren proiekzioaren aurretik, Ianire Estebanez psikologoak zikloaren aurkezpena egingo du. Jarraian solasaldia egongo da berarekin.

  • Azaroaren 23an: Berdintasun Berbaldiak: Moda. Saioa Goitia eta Ane Hernando
  • Azaroaren 25ean: Inseparables (Marcos Carnevale. Argentina, 2017. Fikzioa. 107 min)