Peter Habelerrek jasoko du WOP 2017 Saria Bilbao Mendi Film Festivalean

Peter Habeler alpinistari emango diote The Walk On Project Fundazioaren (WOP) Saria aurtengo Bilbao Mendi Film Festivalean. Mendizaletasunaren balioen defentsa saritu nahi izan dio WOP Fundazioak alpinista austriarrari, horregatik, abenduaren 16an (larunbata), 19:30ean Peter Habelerren Gaua antolatu du jaialdiak. Saria BBK Aretoan emango diote, baina aurretik Sail Ofizialean lehiatuko duen Peter Habeler filma (Timeline Productions ekoiztetxeak egindako lana) emango dute. Horrez gain, Habelerren ibilbide eta bizipenei buruzko solasaldia eskainiko dute  sarituak berak eta Juanjo San Sebastian alpinistak.

Peter-Habeler-Zinea-01Alpinismo modernoaren ikur bilakatu da Habeler. Izan ere, 1978an, Reinhold Messnerrekin batera Everest (8.848m) oxigeno artifizialik gabe igotzen, eta zenbait urte lehenago, 1975ean, zortzimilako bat estilo alpinoan igotzen lehena izan zen (Gasherbrum I, 8.068m). Habelerren  ibilbidean nabarmendu beharrekoak dira ere Kangchenjunga, Nanga Parbat eta Cho Oyu zortzimilakoak; Andeetako Yerupajá mendian (6.634m) bide berriak zabaldu izana; edota Yosemiteko horma handietan eskalatu zuen lehen europarra izatea (Doug Scott-ekin batera Salathé Wall bidea El Capitan-en, 1970ean).

Informazio gehiago atarian.