ICAA Espainiako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak film luzeen amortizaziora bideratutako 2017ko laguntza deialdiaren esleipena kaleratu du, eta lagundutako proiektuen artean, euskal ekoizpena duten hainbat proiektu daude, tartean, Asier Altunaren Amama (2015) eta Lara Izagirreren Un otoño sin Berlín (2015).

Amortizazio-laguntza-ICAA-Zinea

5.006.076,48 euro bideratu ditu Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, ICAAren bidez, film luzeen amortizaziorako laguntza orokorretara, eta 26.132.637,76 euro film luzeen amortizaziorako laguntza osagarrietara. Honenbestez, amortizaziorako 2017ko deialdiaren bidez emandako laguntzen aurrekontu orokorra 31.138.714,24 eurokoa izan da.

Orotara 41 proiektu lagundu dituzte, tartean, euskal ekoizpena duten Asier Altunaren Amama (2015), Borja Cobeagaren Negociador (2014), eta Lara Izagirreren Un otoño sin Berlín (2015) filmak.