60ko hamarkadako zinemagintza izango dute aztergai Clásicos del Príncipe zikloan datozen hiletan. Donostiako izen bereko zinema aretoan eskaini ohi dituzten emanaldiak dira, hilean bizpahiru film, eta urritik abendura arteko izenburuak aditzera eman dituzte. Gaur bertan, urriak 24, The Man Who Shot Liberty Valance (John Ford, 1962) eskainiko dute 20:00etan.

Clasicos-del-Principe-60-Zinea

Iazko zikloan 50eko hamarkadako zinemagintza izan zen nagusi, eta aurtengoan, komedia, surrealismoa, westerna, musikalak zein dramak, 60ko hamarkadako klasikoak guztiak, proiektatuko dituzte. SADE elkartea arduratzen da zikloaren antolaketaz, eta emanaldiak asteartetan izan ohi dira.

Zikloaren lehen hiruhilekoaren programazioa:

  • Urriak 24, The Man Who Shot Liberty Valance (John Ford, 1962). Historiako western onena kontsideratua, akzioa, erromantizismoa eta garaiko giroa uztartzen ditu.
  • Azaroak 7, What Ever Happened to Baby Jane? (Robert Aldrich, 1962). Jane eta Blanche Hudson ahizpak Hollywoodeko izarrak izan ziren txikitan, baina bide ezberdinak jarraitu zituzten ondoren.
  • Azaroak 21, The Party (Blake Edwards, 1968). Hrundi V. Bakshi aktore indua film bat errodatzen ariko da basamoartuan, baina etengabeko akatsen ondorioz, kaleratu eginngo dute. Ekoizleak festa batera gonbidatuko du, baina bere hanka-sartzeak geroz eta nabarmenagoak izango dira.
  • Abenduak 12, Persona (Ingmar Bergman, 1966). Antzerkiko aktore Elisabethek istripua izango du Electra obraren emanaldian, eta ahotsik gabe geratuko da.
  • Abenduak 19, West Side Story (Robert Wise eta Jerome Robbins, 1961). Romeo eta Julieta istorioaren bertsio modernoa, New Yorkeko West Side auzoan, musikal formatuan.