Begoña Vicarioren Jane, Tarzan ez zen horren guay animaziozko filmak jaso du Lekeitioko 28. Euskal Zine Bilerako film profesional onenaren saria, eta Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolaren Zulo izan da saritua amateurren kategorian; emakumezkoek zuzendutako proiektuak, biak. Aurtengo Benito Ansola sorkuntza beka, ostera, Ruben Martinez Rosasentzat izan da, eta datorren urteko jaialdian Altsolorra proiektuaren emaitza aurkeztu beharko du.

Euskal-Zine-Bilera-40-Sari-banaketa-Zinea-01

Larunbatean egin zuten 40. edizio borobilaren sari banaketa ekitaldia, 19:30etik aurrera, Lekeitioko Ikusgarri Zinema Aretoan. Horren aurretik, baina, goizeko 11:30ean hasita, (H)emen elkarteak antolatutako mahai-ingurua egin zuten, emakumeek zinemagintzan duten presentzia aztergai. Olatz Beobide aktore eta zuzendariak gidatu zuen saioa, eta hizlarien artean, Aurora Iturrioz feminista eta Berdintasun Politiketan aditua, Jone Karras kazetari eta zinema zuzendaria, Iñaki Gomez Irusoin ekoizpen etxeko ekoizlea, Maitane Carballo soinu teknikari eta editorea, eta Iban del Campo zuzendaria eta MUko irakaslea izan ziren. Gai interesgarriak plazaratu zituzte, jarraian topatuko duzuen laburpenean bildutakoak.

Sari banaketa ekidaltia, ostera, Miren Gojenola eta Tessa Andonegik aurkeztu zuten, eta bertan, besteak beste, Benito Ansolari egin zaion omenaldia. Aurtengo izen bereko sorkuntza bekaren irabazlea ere bertan iragarri zuten: Ruben Martinez Rosas. Euskaltzaleen Topaguneko kide den Leire Lardazabalen eskutik jaso zuen saria, eta datorren urterako osatu beharko du Altsolorra proiektua.

Orotara sei sari banatu zituzten, beste urte batzuetan baino gutxiago, eta epaimahaikideak Aitor Gametxo, Arantza Lauzirika, Natxo Rodriguez, Iratxe Urkiaga eta Kote Camacho izan ziren.

Film onenaren sari profesionala Begoña Vicarioren Jane, Tarzan ez zen horren guay izeneko laburrarentzat izan zen; Cedric Gibbonsen 1934ko filmeko sekuentzia ezagun baten berrinterpretazioa proposatzen du filmak, Jane eta Tarzan igerian erakusten dituena. Amateurren kategoriako film onena, ostera, Gaztañaga eta Olaizolak jaso zuten, Zulo laburragatik. Maitasunaren eta adorearen inguruko hausnarketa egiten duen hamalau minutuko proiektu zestoarra da.

Palmaresa osorik:

Film onenaren saria:

Zuzendaritza onenaren saria:

Gidoi onenaren saria:

Gazte 22 saria eta Antzar Morea Saria, aldiz, aurten ez dituzte banatu.