Multimedia alorra gustuko dutenei formula eta deialdi berriak eskaintzea helburu du 24 Ordu Digitalean film laburren erakusketa eta rallyak. Elorrioko Arriola Antzokiak antolatutako ekimena da, eta hamabigarren edizioa azaroaren 3tik 4ra luzatuko da. Izena emateko epea zabalik da jada.

24-ordu-digitalean-2017-03Azaroaren 3an, arratsaldeko 17:00etan, Arriola Antzokian bertan jakinaraziko dituzte antolatzaileek aurtengo lehiaketaren oinarriak. Parte hartzaileek, beraz, esaldi, objektu eta gai zehatz bat erakutsi beharko dute 24 orduan osatu beharko duten film laburrean, eta egindako lana azaroaren 4an, ordu berean, entregatu beharko dute.

Talde bakoitzak nahi duen moduan antolatu ahal izango du lana, baina produktua editatuta eta galdatutako formatuan aurkeztu beharko du epea amaitu aurretik.

Hala, azaroaren 4an bertan, iluntzeko 22:00etan, eskainiko dituzte film guztiak, eta epaimahaiak hiru sari banatuko ditu: 700 euroko lehen saria, eta 500 euroko bi sari, finalistentzat.

Deialdian izena emateko, edota zalantzak argitzeko, 24ordu@arriolaka.com helbidera idatzi besterik ez da egin behar. Oro har Durangaldetik etorritako taldeek hartzen dute parte, baina deialdia irekia da, eta interesa duen edonor aurkez daiteke. Honenbestez, animatu eta hartu parte 24 Ordu Digitalean film laburren rallyan!