Aurtengo Karmele Igartua sorkuntza bekak film laburren gidoiak sarituko ditu

Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak literatura sorkuntza beka ematen dute urtero, 2011z geroztik Karmele Igartua izena duena (bera izan zen bekaren lehen irabazlea). Aurtengo edizioa martxan da jada, eta azaroaren 15era arte, film laburren gidoiak (fikzioak zein dokumentalak) aurkeztu daitezke deialdira. Irabazleak 2.500 euroko beka jasoko du!

Karmele-Igartua-Film-Laburren-Gidoiak-Zinea-01

Bergarako Idazle Eskolak edozein literatur generotan euskaraz idazteko gaitasuna bermatzea du helburu, eta horretarako, UNEDekin batera antolatutako graduondokoaz gain, Karmele Igartua sorkuntza beka ere banatzen du urtero, Aretxabaletako Udalarekin elkarlanean. Parte hartzaileko 16 urtetik gora izan behar dira, eta aurtengoan film laburren gidoiak galdatu dituzte.

Gaia librea da, parte hartzaile bakoitzak gidoi bakar bat aurkez dezake, eta lanak ezingo ditu hogei orrialde baino gehiago izan. Gidoiak bidaltzeko azken eguna azaroaren 15a izango da, posta elektronikoz zein Aretxabaletako udalean bertan aurkeztuta. Deialdiaren oinarri guztiak ezagutzeko, sartu ondorengo loturan.

Epaimahaia Bergarako Idazle Eskolak izendatuko du, eta jasotako lan guztiak aztertu ondoren, abenduaren 30a baino lehen jakinaraziko dute irabazlearen izena. Garaileak, hain zuzen, 2.500 euroko diru-saria jaso du!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude