Jean Rochefort aktore frantziarra zendu da

Pantaila txikian zein handian, Frantziak emandako aktorerik emankorrenetakoa izan zen Jean Rochefort (Paris, 1930). Igandetik astelehenerako gauean zendu zen, Parisko ospitale batean. 87 urte zituen, eta 150 filmetan baino gehiagotan hartu zuen parte. 2012an Donostia Zinemaldian izan zen, Fernando Truebak zuzendutako El artista y la modelo filma aurkezten.

Jean-Rochefort-Hilberria-Zinea

50eko hamarkadan hasi zuen bere ibilbidea, eta frantziako aktore ezagunen taldean sartu zen bizkor. Luis Buñuel, Luigi Comencini, Bertrand Tavernier, Pierre Schoendoerffer, Giorgio Capitani, Patrice Leconte eta Philippe de Broca zinegileen aginduetara egin zuen lan, besteak beste, eta 150 filmetan baino gehiagotan hartu zuen parte.

Hiru Cesar sari jaso ere zituen: Bertrand Tavernierren Que la fête commence… (1975) filmean egindako lanagatik, lehena, eta Pierre Schoendoerfferren Le Crabe-Tambour (1977) lanagatik, bigarrena. Hirugarrena, ostera, 1999an eman zioten, Ohorezko Cesar saria, bere ibilbide osoa saritzeko.

Erretiratu aurretik egin zuen azken lanetako bat Fernando Trueba zinegilearen El artista y la modelo izan zen, 2012an, eta Donostia Zinemaldira etorri zen proiektua aurkeztera. Ondoren egin zituenUn beau dimanche (Nicole Garcia, 2013) eta Florida (Philippe Le Guay, 2015) filmak.

Asteburuan zendu zen, igandetik astelehenerako gauean, Parisko ospitale batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude