Enrique Urbizuren ‘gustukoena’, urriaren 12an Tabakaleran

Euskadiko Filmategiak abian jarritako Gustukoena zikloak Enrique Urbizu zinegile bilbotarra ekarriko du aste honetan Donostiara. Izan ere, zinegilearen film gogokoena, Charles Laughtonen The Night of the Hunter (1955) eskainiko dute urriaren 12an, osteguna, 19:00etan, Tabakalerako 1 zinema aretoan.

Enrique-Urbizu-Gustukoena-Filmoteka-Zinea

Begoña del Teso, Itxaro Borda, Fernando Trueba eta orain, Enrique Urbizu, dira 2017an Euskadiko Filmategiaren Gustukoena zikloan parte hartu duten pertsona ospetsuak. Urbizuren kasuan, The Night of the Hunter klasikoa aukeratu du bihar, urriak 12, Tabakaleran eskaintzeko.

Intriga eta drama uztartzen dituen thrillerrak Ben Harperrek egindako lapurreta du abiapuntuan. Ostutako dirua etxean gordeko du, eta sekretua seme-alabei kontatuko die. Atxilo eramango dute, ordea, eta exekutatua izan aurretik, ametsetan, diruaren inguruan hitz egingo du. Horregatik, zeldan kide izan duen Harry Powell diru hori lortzen ahaleginduko da espetxetik irtendakoan, eta Harperren alargunarekin ezkonduko da horretarako.

Filma 3,5 euroan ikusi ahal izango da, eta sarrerak Tabakalerako Informazio Puntuan izango dira salgai. Urbizuk berak egingo du aurkezpena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude