Udazkeneko Mendi Tour zikloa abian da

Bilbao Mendi Film Festivalaren urteko eskaintza esanguratsuena herriz herri zabaltzea helburu duen Mendi Tour birak udazkeneko zikloa abiatu du. Datozen hiru hilabeteetan, abendura bitarte, Burgosen, Madrilen, Sopelan, Urnietan, Elgoibarren eta Zumarragan, besteak beste, egingo dituzte emanaldiak. Jaialdiaren edizio berria, aldiz, abenduaren 8tik 17ra luzatuko da.

Mendi-Tour-Zinea-2017

Tokian tokiko erakunde, eskola, elkarte, kultur-areto zein bestelako eragileek antolatutako emanaldien bidez osatzen dute urte osoko Mendi Tour bira. 2016ko festibalak emandako lan esanguratsuenak Gasteiz, Eibar, Tolosa, Arrasate, Hondarribia, Iruñea, Zarautz, Bergara, Donostia eta Amorebieta-Etxanotik igaro dira jada, eta datozen asteetan beste hainbat saio egingo dituzte, 2017ko edizio berria abiatu aurretik.

Programazioa:

  • Urriaren 4an eta 5ean, Burgosen. Bi saio egingo dituzte egunean, 18:30ean eta 20:30ean, Vangolem Arlanzón zinemetan.
  • Urriaren 20an, Sopelan. Lau film eskainiko dituzte 19:30etik aurrera Kurtxio Kultur Etxean.
  • Urriaren 20an, Urnietan. Hiru film labur eskainiko dituzte 19:00etan Sarobe arte eszenikoen gunean.
  • Urriaren 23tik 26ra, Madrilen. Egunean bi emanaldi egingo dituzte, 18:30ean eta 20:30ean, Martín de los Heros kaleko Golem zinemetan.
  • Azaroaren 9an, Elgoibarren. Lau film eskainiko dituzte 21:00etan hasita Herriko Antzokian.
  • Azaroaren 17an, Zumarragan. Hiru film eskainiko dituzte 22:00etan Zelai Ariztin.
  • Azaroaren 21ean, Basaurin. Hiru film 19:30etik aurrera Ibaigane Kultur Aretoan.

Informazio gehiago behar izanez gero, sartu Mendi Tour biraren orrialdean eta kontsultatu egutegia.