Donostia Zinemaldia Bilbora helduko da aste honetan

65. Donostia Zinemaldia amaitu berritan, jaialdian ikusgai izan diren zazpi film Bilboko Azkuna Zentroan eskainiko dituzte urriaren 2tik 8ra, astelehenetik igandera. Programa gaur bertan abiatuko dute, 20:00etan, eta lehen filma Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendu duten Handia izango da; Epaimahaiaren Sari Berezia eta Euskal Zinemaren Irizar saria jaso ditu jaialdian.

Donostia-Zinemaldia-Azkuna-Zentroa-Bilbo-Zinea-02

Donostia Zinemaldian harrera beroa izan duten dozena erdi bat film Bilbon eskaintzeko ohiturak indarra hartu du azken urteetan, izan ere, Azkuna Zentroak eta Donostia Zinemaldiak elkarlanean, astebeteko iraupena duen programa atontzen dute urtero.

Aurtengo egitaraua urriaren 2tik 8ra luzatuko da. Saioak 20:00etan egingo dituzte Azkuna Zentroko Golem zinemetan, bigarren solairuan, eta sarrerak 4,5 euroan eskuratu ahal izango dira (AZ txartelarekin, ordea, 3,5 euroan). Sail Ofizialean, Perlak sailean eta Horizontes Latinos sailean ikusgai izan diren zazpi lan eskainiko dituzte orotara.

Lehena Jon Garañoren eta Aitor Arregiren Handia izango da. Euskal ekoizpenak sari garantzitsuak jaso ditu 65. Donostia Zinemaldian, Euskal Zinemaren Irizar saria ez ezik, Epaimahaiaren Aipamen Berezia ere lortu baitzuen iragan larunbateko sari-banaketa galan. Ikusleek zein kritikak, halaber, filmaren indarra eta trataera nabarmendu dituzte.

Egutegia osorik:

  • Urriak 2, astelehena, Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia (Sail Ofiziala)
  • Urriak 3, asteartea, Michael Hanekeren Happy End (Perlak).
  • Urriak 4, asteazkena, Todd Haynesen Wondestruck (Perlak).
  • Urriak 5, osteguna, Xavier Legranden Custody (Perlak).
  • Urriak 6, ostirala, Sebastián Lelioren Una mujer fantástica (Horizontes Latinos eta Sebastiane Latino saria).
  • Urriak 7, larunbata, Andrey Zvyagintseven Loveless (Perlak).
  • Urriak 8, igandea, Michael Showalterren The Big Sick (Perlak).