Zurriolako Butaka: Irailak 29

65. Donostia Zinemaldiko Zurriolako Butaka programaren azken-aurreko saioa.

Lehen gonbidatuak Ander Iriarte zuzendari eta ekoizlea, eta Joseba Errekalde Sebastiane sariaren antolaketa taldeko kidea izan dira. Lehenak Lau Haizetara Koprodukzio Foroaren saria irabazi du El sonido del crack dokumental proiektuagatik, aurten aurrenekoz banatu duten diru-saria. Errekartek aurreratu bezala, aldiz, aurtengo Sebastiane saria 120 battements par minute (Robin Campillo) film frantziarrarentzat izan da (1:28 minututik aurrera).

Segidan, kritikarien solasaldian, Angel Aldarondo Berria egunkariko kazetaria eta Gorka Bereziartua Argia astekariko kazetaria aritu dira solasean. 65. Donostia Zinemaldiko palmaresa aurreratzeko ahaleginak egin dituzte, eta aurtengo Sail Ofizialaren balorazioa ere egin dute (22:08 minututik aurrera).

Azkenik, Zurriolako Butaka saioaren zuzendari eta Berria egunkariko kazetari Urtzi Urkizu eseri da Inaxio Esnaolarekin, David Arratibelen Converso dokumentalaz eta Borja Cobeagaren Fe de etarras filmaz hitz egiteko (37:06 minututik aurrera).