Zurriolako Butaka: Irailak 27

65. Donostiako Zinemaldiari dagokion bosgarren Zurriolako Butaka saioa!

Gaurkoan, Koldo Zuazua Kowalski ekoizpen etxeko burua izan da lehen gonbidatua. Sail Ofizialean Morir (Fernando Franco) eta Handia (Jon Garaño eta Aitor Arregi) filmak aurkeztu ditu aurtengoan (12:22 minututik aurrera).

Segidan, Bertha Gaztelumendiren txanda izan da, Volar dokumentala aurkeztu baitu jaialdian. Filmak genero indarkeria jasan duten zazpi emakumek elkarrekin egingo duten asteburua kontatuko du (33:48 minututik aurrera).

Kritikarien solasaldian, azkenik, Begoña del Teso eta Gorka Erostarbe kazetariek hartu dute parte, orain arte ikusitako filmen inguruan iritziak partekatzeko (49:12 minututik aurrera).