Koldo Almandoz, ‘Plágan’ film laburraren zuzendaria

Koldo Almandoz zinegile donostiarrak Plágan film laburra aurkeztu du 65. Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakaleran sailean. Zuri-beltzean errodatutako film labur dokumentalak izurria bezala zabaltzen ari den turismoa du aztergai.

2017ko Kimuak katalogoan hautatu zuten lehenik, iragan ekainean; bere bederatzigarren filma da euskal ekoizpen esanguratsuenak biltzen dituen katalogoan. Eta orain Zinemaldiko proposamen esperimentalenen atalean aurkeztu du gehiegi pentsatu gabe osatu zuen proiektua. Hain zuzen ere, Islandiara egindako bidaia ikuspegi ezberdin batetik grabatu zuen, kamera paisaiari begira jarri beharrean, turistengana zuzenduz.

Donostia Zinemaldiak bertako zinegileengan izan duen eraginaz hitz egin du, gaztetatik, aretoetatik kanpo ere zinema arnasteko aukera ematen dielako. Elkarrizketaren laburpena duzue segidan: