Zurriolako Butaka: Irailak 26

Gaur, asteartea, irailak 26, Zurriolako Butaka saioak emandakoak ikusgai dituzue segidan.

Euskal Zinemaren Galan Elkarrekin – Together dokumentala aurkeztuko dute 20:00etatik aurrera. Igor Otxoa dokumentalaren zuzendarietako bat da, Migueltxo Molina eta Pablo Irabururekin batera, eta Xabier Agote dokumentaleko protagonisteta, Albaola Itsas Kultur Faktoriako kidea. Biak Zurriolako Butaka saioan izan dira proiektuaz hizketan (7:28 minututik aurrera).

Ostean, Argiako blogari Mikel Garcia Idiakez eta Goienako kazetari Imanol Gallego elkarrizketatu ditu Inaxio Esnaolak. Biak ala biak 65. Donostia Zinemaldiaren jarraipena egiten ari dira, eta orain artean ikusitakoez mintzatu dira kritikarien tartean (34:10 minututik aurrera).

Programa amaitzeko, azkenik, Eñaut Gantxegi aktorea hurbildu da platora, Hamaika telebistarentzat egiten ari den ZokorriZta websailaren harira, eta Urtzi Urkizu kazetari eta saioaren zuzendariak ere hartu du parte elkarrizketan (54:52 minututik aurrera).