Zurriolako Butaka: Irailak 25

Igandeko atsedenaldiaren ostean, gaur, irailak 25, ekin diogu bigarrenez Zurriolako Butaka saioari.

Inaxio Esnaola kazetariak Barbara Goenaga aktorearekin eta Joxe Portela ekoizlearekin hitz egin du, 65. Donostia Zinemaldian, emanaldi berezi moduan, aurkeztuko duten Operación Concha (Antonio Cuadri) filmaren inguruan (7:12 minututik aurrera).

Ostean, Ximun Fuchs eta Eñaut Castagneten txanda izan da, Zinemira sailean aurkeztuko duten Non filmaren inguruan mintzatu baitira. Proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkiote Esnaolari (29:32 minututik aurrera).

Eta kritikarien solasaldia, Uxue Arzelus (Berria eta Zinea) eta Mikel Yarza (Kameraren Atzean eta Euskadi Irratia) gazteekin osatu dute (56:52 minututik aurrera).