Pascal Gaignek (Caen, Frantzia, 1958) musika ikasketak egin zituen Pauko Unibertsitatean eta Tolosako (Frantzia) Kontserbatorio Nazionalean, eta ordutik, musikari eskaini dio bere ibilbide profesionala. Kontzertuetarako musika sortzen hasi bazen ere, Euskal Herrian osatu zuen film baterako bere lehen soinu-banda, eta une horretatik aurrera, apurka-apurka baina etenik gabe, dozenaka filmentzako musikak sortu ditu. Tartean, Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, 2014), Lasa eta Zabala (Pablo Malo, 2014), Amaren eskuak (Mireia Gabilondo, 2013) eta 80 egunean (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, 2010) euskal filmen soinu bandak. Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzendutako Handia filmeko soinu bandaz ere bera arduratu da. 

“Lan bakoitza mendi ezberdin bat konkistatzea bezalakoa da”, azaldu digu bere lan egiteko moduaz galdetu diogunean. Izan ere, zuzendariaren arabera, inprobisatzeko aukera gehiago ala gutxiago izaten du. Eta haiek sinetsi ez arren, soinu bandak osorik, orkestra guztiarekin, bere baitan entzuten dituela azpimarratu du. Hala ere, nahiago ditu grabaketa egunak, musikariekin egoten delako eta berak konposatutakoak “airean forma hartzen duelako”.

Donostian duen estudioan izan gara, segidan elkarrizketaren laburpena: