Eta zure orri zurian, zer jartzen du? #kutsidazu

Hartu parte #kutsidazu kanpainan eta irabazi 65. Donostia Zinemaldian Elkarrekin – Together (Migueltxo Molina, Pablo Iraburu eta Igor Otxoa) dokumentala ikusteko bi sarrera!

Jarraitu beharreko urratsak:

  1. Orri zuri batean, idatzi gomendatuko zenukeen filmaren izenburua jatorrizko bertsioan.
  2. Eskatu alboan duzunari argazki txukun bat egiteko (ereduak jarraitu).
  3. Igo zure argazkia Twitter ala Instagram plataformetara #kutsidazu traolarekin.

Bi sarrera bikoitz dauzkagu irailaren 28an, osteguna, Donostiako Trueba zinemetan 18:15ean egingo duten emanaldirako.

Zozketa irailaren 26an, asteartea, egingo dugu. Zorte on!