Urriaren 16tik 18ra, urteko bigarren Zinemaren Festa!

Hego Euskal Herriko zinema aretoek Zinemaren Festa ospatuko dute urriaren 16tik 28ra, astelehenetik asteazkenera. Sarrerak 2,90 euroan eskuratu ahal izango dira, eta horretarako, jaialdiaren datu-basean izena eman beharko da. Aurreko edizioetan parte hartu dutenek, aldiz, inskripzioa berritu besterik ez dute egin beharko.

Zinemaren-Festa-Urria-2017-Zinea-01

65. Donostia Zinemaldian Sebastiane Latino saria jasoko duen Sebastián Lelioren Una mujer fantástica, Sail Ofizialean lehiatuko den Fernando Francoren Morir eta Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko hautagaia den Converso dokumentala Hego Euskal Herriko zinema aretoetan ikusgai izango dira urriaren 16tik 18ra, baita Cannesko zinema jaialdian estreinatu berri duten Michel Hazanavicius zinegilearen Le redoutable drama erromantikoa, Vicente Villanuevaren Toc Toc komedia espainiarra eta Denis Villeneuveren Blade Runner 2049 akziozko filma ere.

Filmok 2,90 euroan ikusi ahal izango dira egun horietan egingo duten Zinemaren Festari esker. Izena emateko epea zabalik da jada, eta aurretik ekimenean parte hartu dutenek inskripzioa berritu beharko dute.