‘Karlistadaren kronika’ dokumentala eskainiko dute Azkaraten

Iragan uztailaren 27an abiatu zuten Bedaio eta Zarateko Azken Muga jaialdian Karlistadaren kronika (José María Tuduri) dokumentala eskainiko dute ostiralean, irailak 22, 20:30ean, Azkarateko frontoian.

Karlistadaren-kronika-Zinea-02Lanaren ekoizpenean parte hartu duten José María Tuduri zuzendaria, Bixente Martinez soinu bandaren egilea, Aurelio Martinez soinu teknikaria eta  Martxelo Otamendi izango dira aurkezpenean.

Azken Muga jaialdiaren helburua Zarateko lepoaren alde banatan dauden Bedaio eta Azkarate herriak batzea da. Izan ere, haien artean hiru kilometroko aldea dagoen arren, gaur egun ez dago biak batzen dituen errepiderik. Uztailaz geroztik kontzertuak, erakusketak, dantza, antzerkia eta orotariko jarduera artistikoak egin dituzte bertan.