Bueltan da Amorebieta-Etxanoko KINE Zinekluba

III. Kinerally film laburren lehiaketarekin eta urriko programazioarekin itzuli da Amorebieta-Etxanoko KINE Zinekluba. Film laburren lehiaketa irailaren 28tik urriaren 1era luzatuko da, ostegunetik igandera, eta hilaren 3tik aurrera, asteartero, film bat eskainiko dute. Denboraldia Carla Simónen Estiu 1993 filmak zabalduko du.

Kine-Zinekluba-Zinea

Aurreko bi edizioen arrakasta errepikatzeko asmoz, hirugarren Kinerally film laburren lehiaketa antolatu du Amorebieta-Etxanoko zineklubak. Aurkezpen ekitaldia irailaren 29an, ostirala, egingo dute, eta parte hartzaileek larunbatean entregatu beharko dituzte lanak, Zelaieta zentroan, iluntzeko 20:00etan. Emanaldia, aldiz, igandean izango da, urriak 1, 12:00etan, eta filmak eskaintzeaz gain, sariak ere banatuko dituzte.

Rallya amaitutakoan, urriaren 3an, abiatuko da zineklubaren ohiko programazioa. Asteartero, 20:15ean hasita, Espainiako Estatuan eskoitzitako film bana emango dute urrian, segidan programazioa:

  • Urriaren 3an, Carla Simónen Estiu 1993 drama ederra eskainiko dute.

  • Urriaren 10ean, Eduardo Casanovaren Pieles izango da ikusgai.

  • Urriaren 17an, Lino Escaleraren No sé decir adiós drama pantailaratuko dute.

  • Urriaren 24an, Raúl Arevaloren Tarde para la ira laudatua proiektatuko dute.