Veneziako 74. Biennale zinemaldiko palmaresa

Guillermo del Toro zinegile mexikarraren The Shape of Water film fantastikoak eskuratu du 74. Biennale zinema jaialdiko garaikur nagusia, hau da, film onenaren Urrezko Lehoia. Zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia, aldiz, Xavier Legrand zuzendariak jaso du, Jusqu’à la garde filmagatik, eta Epaimahaiaren Sari Nagusia Samuel Maozen Foxtrot filmarentzat izan da.

Guillermo-Del-Toro-Venecia-Biennale-Zinea-02

Iragan larunbatean, irailak 9, banatu zituzten 74. Biennale zinema jaialdiko garaikurrak, eta Annette Beningen gidatutako eta Ildikó Enyedik, Michel Francok, Rebecca Hallek, Anna Mouglalisek, David Strattonek, Jasmine Trincak, Edgar Wrightek eta Yonfanek osatutako epaimahaiak Del Toro mexikarraren lan berrienari eman zion jaialdiko garaikur nagusia. “Bizitzan sinisten dut, maitasunean sinisten dut, zineman sinisten dut” hitzekin eskertu zuen garaikurra zuzendariak.

Ondorengoa da zinemaldiko palmares osoa:

– Film onenaren Urrezko Lehoia: The Shape of Water filmarentzat, Guillermo del Tororena.

– Zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia: Xavier Legrand zinegilearentzat, Jusqu’à la garde filmagatik.

– Epaimahaiaren Sari Nagusia: Foxtrot filmarentzat, Samuel Maozena.

– Gizonezko aktore onenaren Volpi Kopa: Kamel el Basha aktorearentzat, The insult filmagatik.

– Emakumezko aktore onenaren Volpi Kopa: Charlotte Rampling aktorearentzat, Hannah filmagatik.

– Gidoi onena: Martin McDonaghentzat, Three Billboards Outside Ebbing, Missouri filmagatik.

– Epaimahaiaren Sari Berezia: Sweet Country filmarentzat, Warwick Thorntonena.

– Aktore berri onenaren Marcelo Mastroinanni saria: Charlie Plummerentzat, Lean on Pette filmagatik.

Orizzonti saila:

– Film onena: Nico, 1988, Susanna Nicchiarellirena.

– Zuzendari onena: Vahid Jalilvand, No date, no signature filmagatik.

– Epaimahaiaren saria: Caniba, Véréna Paravel eta Lucien Castaing-Taylor zinegileena.

– Emakumezko aktore onena: Lyna Khoudri, Les bienheureux filmagatik.

– Gizonezko aktore onena: Navid Mohammadzadeh, No date, no signature filmagatik.

– Gidoi onena: Dominique Welinski eta René Ballesteros, Los versos del olvido filmagatik.

– Film labur onena: Gros Chagrin, Céline Devaux zinegilearena.

– Opera Prima onenaren Luigi de Laurentiis saria: Jusqu’à la garde, Xavier Legrand zinegilearena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude