Orozkoko Film Laburren Lehiaketara lanak bidaltzeko epea zabalik da

Supelaur Kultur Elkarteak antolatutako Orozkoko Film Laburren Lehiaketaren bigarren edizioa martxan da. Lanak aurkezteko deialdia urte hasieran zabaldu zuten, eta irailaren 30a izango da azken eguna. Epaimahaiak hiru sari banatuko ditu aurkeztutako lanen artean.

Orozkoko-Film-Laburren-Lehiaketa-Zinea-03Edozein gairi buruzko filma labur euskaldunak, gehienez ere zazpi minutuko iraupena dutenak, aurkez daitezke Orozkoko Film Laburren Lehiaketara. Taldean zein bakarka osatutako laburrak urriaren 30a baino lehen helarazi behar dira WeTransfer bidez  supelaurkt@gmail.com helbidera, eta ezinbestekoa izango da filmaz gain, lanaren eta egileen inguruko formulario txiki bat bidaltzea.

Epaimahaia Patxo Telleria aktore eta zuzendariak, Supelaur Kultur Elkarteko kide batek eta Orozkoko Udaletxeko Kultura Saileko ordezkari batek osatuko dute, eta parte hartzaileen artean hiru sari banatuko dituzte:

  • 300 euroko lehen saria.
  • 150 euroko bigarren saria.
  • 100 euroko hirugarren saria.

Sari-banaketa ekitaldia eta lanen proiekzioa azaroaren 3an, Orozkoko Donibane aretoan, egingo dute. Informazio gehiago behar izanez gero edo deialdiaren baldintzak ezagutzeko, sartu Orozkoko Udalaren webgunean.