Bang Bang Zinemaren laugarren denboraldia, urriaren 21ean

Donostiako zinezale-amorratu talde batek 2014ko udazkenean abian jarritako Bang Bang Zinema ekimena sekula baino indartsuago itzuliko da urriaren 21ean. Laugarren denboraldia zabaltzeko Beetlejuice (Tim Burton, 1988) komedia fantastikoa eta The Thing (John Carpenter, 1982) beldurrezko filma eskainiko dituzte Antzoki Zaharreko saio bikoitzean. Denboraldi osorako txartelak gaur bertan jarri dituzte salgai bazkideentzat.

Bang-Bang-Zinema-4-denboraldia-Zinea-02Film klasikoak lagunen artean, mozorrotuta eta ongi pasatzeko jarduerekin lagunduta ikustea plan ezin hobea iruditzen bazaizu, ez dakigu zer egiten duzun oraindik Bang Bang Zinemako bazkide egin gabe! Izan ere, dagoeneko hiru urte igaro dira Donostiako Antzoki Zaharrean egin zuten lehen saio hartatik, non Die hard (John McTiernan, 1988) eta Aliens (James Cameron, 1986) eskaini zituzten ongi pasatzera joandako ikuslego animatuaren aurrean.

Ordutik, udazkenetik negura eta negutik udaberrira, hiru saioko denboraldiak antolatzen dituzte, eta emanaldi bakoitzean bi film eskaini Orain arte, besteak beste, The Goonies, The Shining, Edward Scissorhands, Trume Romance, The Big Lebowski eta Life of Brian klasikoak eskaini dituzte, ikus-entzuleen gozamenerako.

Laugarren denboraldia, ordea, urrian abiatuko dute, eta lehen saion Beetlejuice film fantastikoa eta The Thing zientzia fikziozko lana izango dira ikusgai. Sarrerak 8 euroan eskuratu ahal izango dira urriaren 2tik aurrera, nahiz eta bazkideentzako denboraldiko txartelak gaurtik, irailak 11, salgai dauden.

Informazio guztia ekimenaren atarian topatuko duzue.